BULTZA EUSKAL HEZKUNTZA !!
“Bultza Euskal Hezkuntza” lelopean aurten lehendabiziko aldiz Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batek, Biurdana Institutuak hain zuzen, bere gain hartuko du Sortzen Ikas Batuaz-ek, Iruńean, Euskal Herriko hiriburuan, urtero egiten duen Nazio Festaren antolaketa. Aurtengoa XIII. edizioa izango da.
Beste urte batez, heldu den maiatzaren 18an Takoneran euskararen maitale eta bultzatzaile orok derrigorreko hitzordua izango dugu euskararen aldeko aldarria eta bereziki Euskal eskola berriarena egiteko. Horregatik Euskal Herri osoko euskaltzaleei dei egiten diegu animatu eta festara etor daitezen.
Lor dezagun Iruńean Euskarak inoiz baino oihartzun handiagoa izatea!!
EGITARAUA:
Goizean goizetik Iruńeko erdigunea pil-pilean jarriko dugu, handientzat zein txikientzat antolatutako ekitaldiz beteta.
Goizeko egitaraua batez ere txikiei zuzendua izango da, guraso elkarteek pretatutako tailerrak, pailazoak, zirkoa, malabareak, dantzak, puzgarriak, bertsolariak, herri kirolak, eta adin guztientzako aproposak diren bestelako entretenigarriak ere.
Eguerdian, aurten ere bai, herri bazkaria eskaini nahi dugu.
Bazkaldu ondoren, jai gunea musukaz blai jarri eta ozen joko dute euskal talderik onenak. Egitarauan zehaztapenak egin ahala jakinaraziko dizkizuegu.
HELBURUAK:
Sortzen-Ikasbatuazen festak, XIII. edizioa beteko duen honetan eta “Bultza Euskal Hezkuntza” lelopean, bere helburuak indarberritu nahi ditu; euskaraz aritzen diren ikastetxe publikoen bilgune bihurtu nahi dugu festa hau eta aldi berean gure egitasmoa gizarteratu nahi dugu, hau da, gure egitasmoa gizarte osoari jakinarazi nahi diogu, gure ikastetxeen jatorria zein den argi utziz.
Sortzen-Ikasbatuazen festak kalitatezko euskal eskola publikoa aldarrikatzea du helburu nagusia. Herri honetako euskaltzale guztion ekarpena beharrezkoa dugu gure helburuak bete ahal izateko: gure seme-alaben heziketarako baldintzak hobetzeko lan egiten jarraitzea.
Sortzen Ikasbatuaz-en festa euskararengatik eta euskararen aldeko ospakizuna da eta horrela aldarrikatzen dugu. Gure helburua ez da eraikinak egiteko dirua biltzea, ezta zerbait erostea ere. Guk herri honetako euskaltzale guzti-guztien ekarpena behar dugu gure seme-alabon hezkuntza baldintzak hobetzeko eta horrela egin ezik bidera ezinezkoak izango liratekeen proiektuak sustatzeko, hala nola, Euskaraz Mintza, Aize Aixialdia, kimuberri, Etorkinak eskolan materiala…
SORTZEN-IKASBATUAZ:
Gurasoak, irakasleak, ikasleak eta langile ez-dozenteak biltzen dituen elkartea da. Euskal-Herriako sare publikoko D ereduako ikastetxeak gara. Hezkuntza zentroa bere osotasunean hartuta, erantzun egokiena eman nahi diegu irakaskuntza beharrei; kalitatezko hezkuntza eskaini ahal izateko gure seme-alabei.
Gure helburu nagusia da “Euskal Eskola Publiko Berria” lortzea. Horretarako, beharrezkoa ikusten dugu Hezkuntza Sistema Propio bat eratzea, zeinetan gure hizkuntzaren (eta Gaztelaniaren) transmisioa bermatuko den, gure kulturaren balore eta beste elementu guztiekin batera.
Nafarroan, “Sortzen” 1991. urtean jaio zen. Hasieran, sare publikoko D ereduan adarran sortzearen alde lan egin zuen; bidegarria zen herrietan eta Iruńeko auzo guztietan batez ere. 2000. urtean, EAEko ikastola publikoen “Ikasbatuaz” elkartearekin bat egin zuen. Geroztik, “Sortzen-Ikasbatuaz”ek Euskal-Herriko 70 ikastetxe publiko baino gehiago biltzen ditu, aurrean aipatu ditugun helburuak bere eginez.
Egunero, zentroen arazoak aztertzen eta bideratzen ditugu hainbat mailatan: adar berriak sortzeko, masifikazioa, ... etab. Gainera, baditugu aholkularitza juridikoa Guraso Elkarteentzat eta erantzukizun zibilaren aseguroa G.E.-ek antolatutako jarduetarako. Kalitate proiektoak ere baditugu: Euskaraz Mintza (hizkuntza sendotzeko), Guraso Eskolak, eskolaz konpoko jarduerak egiteko hitzarmenak (Aixe-Aixialdia).
Nafarroako Eskola Kontseiluan jarlekua dugu. Halaber, parte hartzen dugu beste foro batzuetan, non gure arazoak ikuspuntu orokorragoarekin tratatzen diren: Oinarriak, Kontseilua, Euskal Kurrikuluma, Nazio Eztabaidagunea, ...
BIURDANA DBH:
Biurdana institutua 1988an jaio zen, Ermitagańako Navarro Villoslada Batxilergoko institutuan euskarazko lerroa sortu zenean.
1988-1989 ikasturtean hasi ziren klaseak euskaraz ematen. Hasiera batean BBBko 1.mailako bi talde ziren, guztira 64 ikasle eta bost irakasle.
1995ean hasi ziren lanean gaur dagoen lekuan. Navarro Villosladan euskarazko lerro hutsa zena Bigarren Hezkuntzako institutu elebakar bihurtu zen, D eredukoa.
LOGSE dela eta (Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea, 1/1990 Lege Organikoa, urriaren 3koa) garai berean ezarri zen Biurdanan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH).
540 ikasle, 67 irakasle, orientatzaile bat, bi administrari eta hiru atezain aritzen dira gaur egun Biurdanan.
Ikasleen adina 12 eta 18-20 urteko bitartekoa da, eta Lehen Hezkuntzako jatorrizko ikastetxeak hurrengo hauek dira: Amaiur Ikastola, Patxi Larraintzar, Sanduzelai, San Frantzisko (aukeran), Irurtzungo Atakondoa eta Lekunberriko Larraun. Biurdanan ikasketak bukatzen dituztenean, unibertsitatean edo Lanbide Heziketako ikastetxe batean segitzen ahal dute ikasten.
Laburbilduz, Biurdana institutua Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren mendeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoa eta elebakarra (D eredua) da.Biurdana ikastetxea aukeratzen dugun gurasook
IRAKASKUNTZA EUSKALDUNA, PUBLIKOA ETA KALITATEZKOAREN aldeko apustua egiten dugu.
MUSIKA:
Kanta O-X BAND taldeak egin du.
Emilio Gaye da musikaren egilea. Letra ere berak idatzi du Sortzen-en laguntzarekin.
Hauexek dira taldekideak:
- Emilio Gaye: Ahotsa eta Baxua
- Ion De Luis: gitarra
- Angel Rodriguez: gitarra
- Jose Landa: bateria
Diskoa grabatzeko Enrique Villarreal “El Drogas” eta Biurdanako gazteak taldetako baten laguntza izan dute.
BULTZA EUSKAL HEZKUNTZA
Bazen behin zuhaitz luze bat
Euskal hezkuntza da
Hosto mordoa zituen
Bere adar guz(t)ietan.
Nola demontre egin daiteke
Indartu behar da
Enbor lodi eta ederra
Bestela hautsiko daeuskara, bai, hezkuntza…ere bai.
BULTZA euskal hezkuntza
Euskal Herri osoan
Udazkenean hostotxoak
Erortzen dira
Lurrazalean erabiliz
Euskaldunon mintza
Epeltasuna heldutakoan
Sortuko berriakLehen eroritakoekin
Elkartuko dira.euskara, bai, hezkuntza…ere bai.
BULTZA euskal hezkuntza
Euskal Herri osoaneuskara, bai, hezkuntza…ere bai.
BULTZA euskal hezkuntza
Euskal Herri osoan
Euskara, bai, hezkuntza…ere bai.
BULTZA euskal hezkuntza
Euskal Herri osoan (bultza) .
LELOA:
“Bultza” hitzaren bidez Euskarazko Irakaskuntzak sustatu eta babestu beharra daukala adierazi nahi dugu.
Aurtengo leloak -Bultza Euskal Hezkuntza-- Euskaraz izan behar duen Hezkuntzaren aldarria biltzen du.
LOGOA:
Logoa Instituko aita batek sortu eta egin du.
Logoa, Institutuaren logotipoaren antzera, zuhaitz baten hostoa da. Bertan “bultza” hitzaren letrak barreiaturik agertzen dira besarkada zabal bat adierazi nahian; besarkada irekia, eskaini ahal dioten laguntza guztia jaso ahal izateko. Era berean, Institutua dagoen tokia, zuhaitzez inguratua adierazten.
MATERIALA:
Materialaren prestakuntza eta diseńoa Biurdanako gurasoek antolatu dute.
BULTZA EUSKAL HEZKUNTZA !!