apirilak 4, ostirala
GIPUZKOATIK ere, BULTZA! Euskal Hezkuntza!
Euskal Eskola Publiko Berriaren alde!!!
Datorren Apirilaren 20an, Igandea, egun pasa polita antolatu du Sortzen Ikasbatuaz elkarteak Aian.
Bertan, egunerokotasunetik at, aldarrikapena eta jaia uztartuz ekintza desberdinak antolatu dituzte egun osoan zehar, guraso, irakasle eta haurrentzat.
Gipuzkoako Iraunkorreko kide diren Joxe Mari Agirretxe eta Belen Zabalarekin egon gara solasean, eta hona hemen beraien eritzi eta ideiak……
Zein helbururekin antolatu duzue jaialdi hau?
Gipuzkoan Euskal Eskola Publiko berriaren alde lanean eta elkarlanean daramatzagu urteak. Hemen ere, oraindik asko dago egiteke, euskararen alde, euskal Curriculuma martxan jarri eta garapena bermatuz, hezkuntzaren bidez balore aurrerakoi eta berrituak trasmititzeko asmoarekin.
Egun, hezkuntza kudeatzen duten instituzioek beraien interesak defendatzen dituzte lehentasunez, hezkuntza eredu propio baten gainetik. Eta horregatik ikusten dugu beharrezkoa ikastetxe publiko desberdinetan antolatu eta elkarlanean aritzea, horretan ari gara.
Apirilaren 20, horretarako zita nahi dugu izatea, harreman horietan sakonduz, aldarrikapen eta jai giroan eguna pasaz, elkarlanean indarrak sakonduz.
Aldarrikapena eta Jai giroa. Zein da egunerako egitaraua?
Goizean mendi buelta emango dugu Aiako parajeetan zehar. Eguerdian, Aiako frontoian ospatuko duun ekitaldian ikastetxe desberdinetako haurrek parte hartuko dute, dantza, musika eta antzerkia eginaz, Porrotx eta Txapas izango direlarik bertan ere. Jarraian, helduentzako bazkaria Kanua jatetxan, eta arratsaldean zehar Erromeria, Amalur Trikitilari taldearen parte hartzearekin.
Bazkarian izena emateko aukera ikastetxeetan edukiko duzue, eta informazio zehatza ere bertan zabalduko dugu.
Zergatik animatuko zenukete jendea gerturatu eta bertan parte hartzera?
Euskaraz, eta Euskal Hezkuntza propioaren aldarrikapena eginaz, egun oso polita pasatzeko aukera paregabea izango delako!